30/06/2025
74E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez turismo elkarteen digitalizazioan inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia onesten baita. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana
Xedea.
Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa-tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.
Ebazpenaren azalpen zatian aipatzen den "Nafarroa Zirkularra, Inklusiboa eta Erresilientea" HKJaren 3. ardatzean ("Trantsizio digitala") egin beharrekoen artean dago honako hau: dirulaguntzen deialdi bat prestatzea turismo elkarteen digitalizazioan inbertsioak egiteko. Laguntza publikoen deialdi honen bidez, turismo sektorea eguneratzeko eta modernizatzeko jarduketak garatzen dituzten proiektuak sustatu nahi dira, kontsumo ohitura berrietara egokitzeko eta teknologia berrien ezarpena sustatzeko.
Jarduketa honek adierazle hau du lotuta:
–Digitalizazio jarduketak egiten dituzten turismo elkarteen kopurua: 3.
Ondorio horietarako, deialdi honen xedea da turismo elkarteen digitalizazioa hobetzeko inbertsio proiektuak ezartzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.
Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.
Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2026ko apirilaren 30erako. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren (BEZa kanpo) %80koa.
–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 15.000 euro.
–Diruz lagungarria den gehieneko inbertsioa: 100.000 euro.
Eskaerak aurkeztea. Aurkezteko epea eta modua.
Eskaerak aurkezteko epea 21 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (uztailaren 28a)
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies