31/03/2025
35E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Ágorart, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2025-2026" izeneko dirulaguntzen deialdia
Beken xedea eta helburua.
Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.
Beka hauen onura publikokoak dira lehentasunezkoa baita arte ikasketen prestakuntza eta horietan sakontzea, kalitatezko kultura lanen sortzea, zabaltzea eta ekoiztea eragiten baitu zuzenean.
Zortzi beka deitzen dira: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako (antzerkia eta dantza) eta hiru musikarako, bai eta aurreko deialdiei dagozkien luzapenak ere.
Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta egoera horri eustea bekak irauten duen bitartean.
30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.
Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa titulu ofizialaren jabe izatea, edo ikasketa guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoarena. Onartutako titulazioak honako hauek dira:
–Unibertsitateko ikasketak edo goi mailako arte ikasketak.
–Goi mailako heziketa zikloak.
–Erdi mailako heziketa zikloak eta lanbide ikasketak.
–Arte Batxilergoa.
–Nafarroako Dantza Eskolan ikasketa osoak gaindituak.
Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (maiatzak 5)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies