14/04/2025
Xedea.
Arte Gaztearen Topaketak programa Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen du, eta haren bidez sormena sustatu da gazteen artean, horretarako baliatuz arte sorkuntzaren tutoretza, ekoizpena, erakusketak eta zabalpena. Hala, aukeratzen diren proiektuak jaialdi batean aurkeztuko dira. Jaialdi horretan, jendaurreko jarduera ireki batzuk izanen dira, zeinen helburua baita prestakuntza artistiko parte-hartzailea eta arteen arteko elkarrizketa sustatzea.
Partaidetza motak.
Modalitate hauetan parte har daiteke Gazte Artearen 2025eko Topaketetan (I. eranskina):
–Arte Eszenikoak.
–Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak.
–Diseinua.
–Literatura.
–Musika.
Nori zuzentzen zaion.
Deialdian parte hartzen ahalko dute 14 eta 30 urte bitarteko gazteek (urte horiek beteak dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den datan), betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
–Nafarroako Foru Komunitatean jaioak izatea edo han bizitzea edo Nafarroako forudunaren izaera zibila izatea.
–Taldeen edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen %33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak.
–Taldeen edo kolektiboen kasuan, eskaera sinatu duen pertsona hartuko da ordezkaritzat.
–Pertsona edo talde bakoitzak modalitate bakarrean parte hartzen ahalko du edizio honetan.
Inskripzioak eta dokumentazioa.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (maiatzaren 15a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies