Berriak eta alertak

Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza

19/05/2025

137E/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak egiteko laguntzaren 2025eko deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027 NPEPEren esparruan.

Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola emanen zaizkien laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan biltzen diren ingurumen helburuko inbertsioak egiten dituzten nekazaritza-ustiategien titularrei –erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago–, 6841.1 esku-hartzeari jarraikiz ("Laguntzak, inbertsio produktiboak egiteko nekazaritza-ustiategietan, klima-aldaketaren arintze-egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak").

Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen mendekoak edo haiei lotuak badira.

Laguntza-eskaerak, inbertsio-plana aldatzeko eskaerak, luzapen-eskaerak, eta ordainketa-eskaerak aurkezteko epea.

–Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

–Eskaerak aurkezteko epealdia 60 egun naturalekoa izanen da, aurreko paragrafoaren araberako egunetik zenbatzen hasita (uztailaren 18a)

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies