Berriak eta alertak

Turismo-enpresen irisgarritasunean, kalitatean eta digitalizazioan inbertsioak egiteko dirulaguntzak

01/07/2025

75E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez turismo enpresen irisgarritasunean, kalitatean eta digitalizazioan inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia onesten baita. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana

Xedea.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzazio tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.

Ebazpenaren azalpen zatian aipatzen den "Nafarroa Zirkularra, Inklusiboa eta Erresilientea" HKJaren 4. ardatzean ("Lehiakortasuna") egin beharrekoen artean dago honako hau: dirulaguntzen deialdi bat prestatzea turismo enpresei lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko.

Jarduketa honek adierazle hau du lotuta:

–Beren establezimendua hobetzeko inbertitzen duten enpresen kopurua: 15.

Ondorio horietarako, deialdi honen xedea da turismo enpresen irisgarritasuna, kalitatea eta digitalizazioa hobetzeko inbertsio proiektuak ezartzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2026ko apirilaren 30erako. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

Eskaerak aurkeztea. Aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (Uztailak 28a)

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies