01/07/2025
250E/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira laguntza honen deialdia eta haren oinarri arautzaileak: "Laguntzak merkataritzako ferietan parte hartzeko nekazaritzako elikagaiekin, arrantzaren eta akuikulturaren sektorea barne, "de minimis" araubidearen babesean. 2025eko deialdia"
Laguntzaren xedea, aplikazio eremua eta onura publikoa.
1. Oinarri arautzaile hauen xedea da nekazaritzako elikagaien eraldaketaren eta merkaturatzearen sektorean aritzen diren enpresei, arrantzaren eta akuikulturaren sektorea barne, merkataritzako ferietan parte hartzeagatik ematen ahal zaien laguntza finantzarioaren esparrua zehaztea. Merkataritzako feriatzat jotzen dira aurrez aurre egiten direnak, birtualki egiten direnak nahiz kontrako bidaiak.
2. Merkataritzako ferietan parte hartzea tresna nagusietako bat da kalitatezko ekoizpenak sustatzeko eta haien inguruko ezagutza hedatzeko, eta parte hartze horren eragina handiagoa da operadoreak erakustoki kolektiboetan elkartzen direnean, non norbanakoaren ekoizpenez gain kalitate bereiziaren figurak azpimarratzen baitira, edo operadoreak biltzen dituzten marka kolektiboak. Indartu egiten da, horrela, Nafarroak nekazaritzako elikagai kalitatedunen erreferentziazko lurralde gisa duen irudia.
Horregatik, beharrezkotzat jotzen da, ikuspegi publikotik, Nafarroako Gobernuaren babesa adieraztea nekazaritzako elikagaien ekoizpenari merkataritzako ferietan stand kolektiboetan edo kokaleku kolektiboetan parte hartzeko laguntzen bidez, zeinetan Nafarroako Foru Komunitatearen irudiaren eta/edo haren Reyno Gourmet erreferentzia markaren babesean aurkeztuko baitute beren burua ekoizleek.
Stand kolektibo instituzionalak izanik, deialdi honetan sartzen diren feriak hauek dira:
–Barcelona Wine Week.
–Gourmet Azoka.
–ANUGA (bi urtez behin).
–Fruit Attraction.
–Forum Gastronomic Barcelona.
Halaber, sektore profesionalari zuzendutako nekazaritzako elikagaien beste edozein feria/erakusketatan parte hartzen ahalko da, fisikoa nahiz birtuala izan, gutxienez 5 enpresak parte hartzen badute.
Era berean, Foru Komunitatean egindako kontrako bidaietan parte hartzea ere diruz laguntzen ahal izanen da, baldin eta elkarren artean loturarik ez duten 3 enpresak parte hartzen badute gutxienez.
3. Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen mende daude. Araubide hori ezarri zen Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoan. (2023ko L 2831 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).
4. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak egiteko aldia 2024ko azaroaren 7tik 2025eko azaroaren 6ra bitartekoa izanen da.
Onuradunak eta bete beharreko baldintzak.
1. Onuradunak:
1.1. Laguntza honen onuradun izanen dira Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketaren eta merkaturatzearen sektorean aritzen diren enpresak, arrantzaren eta akuikulturaren sektorean aritzen direnak barne, Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 1.1 artikuluko salbuespenekin (erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da), baldin eta aurreko oinarrian barne hartutako merkataritzako ferietan parte hartzen badute, eta lehen oinarriaren 4. puntuan zehaztutako aldi hautagarriaren barnean egiten badira.
1.2. Ez dira laguntza honen onuradun izaten ahalko:
a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, laguntzaren zenbatekoa eskuratutako edo merkaturatutako produktuen prezioaren edo kopuruaren arabera zehazten denean;
b) Nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, honako kasu hauetakoren batean:
2. Onuradunen betebeharrak:
a) Eraldaketa prozesuak egitea Nafarroan kokatutako instalazioetan; ez dira onartuko maquila ekoizpen sistemaren arabera soilik aritzen diren enpresak, ez eta hirugarrenen produktuak ontziratu eta etiketatzen dituztenak ere.
b) Kontratu bat formalizatzea merkataritzako ekintzan parte hartzea kudeatzen duen entitate batekin, bai eta aurrekontu bat izatea ere, eskatutako ekintza bakoitzean parte hartzeak izanen dituen kostuen aurreikuspenarekin.
c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
d) Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
e) Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduan zehaztutako mugen barruan egotea (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa). Laugarren oinarriaren 3. puntuan daude zehaztuta.
f) Ezin izanen dute laguntzarik eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, administrazio ebazpen irmo edo kondena epai irmo baten bidez, zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileek.
Aurreko paragrafoan aipatutako egoeran dauden enpresak laguntza horien onuradunak izaten ahal dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.
Gastu diruz lagungarriak.
1. Diruz laguntzen ahal izanen dira onuradunek ekitaldiaren antolakuntzarekin edo, hala badagokio, INTIA SArekin kontratatzen dituzten eta aldi hautagarriaren barruan egiten diren merkataritzako ferietan parte hartzearekin zuzenean lotuta dauden gastuak, aurrez aurreko feriak izanik stand instituzional batek kudeatutako esparruan joaten badira.
"Merkataritzako ferietan parte hartzearekin zuzenean lotuta dauden gastuak" dira:
a) Aurrez aurreko ferien kasuan: standak kontratatzeko gastu guztiak, lurzorua, muntaketa, zerbitzuak, jarduerak, eremu komunak eta kudeaketa gastuak barne.
b) Feria birtualen eta kontrako bidaien kasuan, ekitaldiaren antolakuntzarekin kontratatzeak dakartzan gastuak.
2. Ez dira diruz lagungarriak izanen operadoreak merkataritzako aurrez aurreko feria batera, feria birtual batera edo kontrako bidaia batera joateko egindako gainerako gastuak, hala nola bidaiari, aparkalekuari, otorduei, hotelei eta bezeroentzako gonbidapen edo sarrerei dagozkienak.
3. Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastuaren zenbateko hauek ezartzen dira, merkataritzako feriaren motaren arabera:
–Aurrez aurreko feriak: 650 euro/m².
–Feria birtualak: 1.500 euro feria bakoitzeko.
–Kontrako bidaiak: 6.000 euro bidaia bakoitzeko.
Laguntzaren zenbatekoa.
1. Onuradun bakoitzari aplikatuko zaion laguntza %65ekoa izanen da merkataritzako ferian parte hartzean egindako gastuengatik aurkeztutako fakturen zenbatekoaren gainean, ardoa egiten duten bodegentzat izan ezik, azken zenbatekoa %70ekoa izanen baita haientzat.
2. Gehienez ere 20.000 euroko muga ezartzen da onuraduneko eta deialdiko.
3. Nekazaritzako produktuen enpresa bakar bati, arrantzaren eta akuikulturaren sektorean aritzen direnak barne, emandako "de minimis" laguntza gehienez ere 300.000 eurokoa izanen da hiru urteko edozein alditan. Hala bada, indarrean dagoen deialdian ordaindu beharreko laguntzak muga hori izanen du.
Eskaerak aurkeztea.
Laguntzaren eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (uztailaren 18a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies