29/08/2025
549/2025 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak 2024-2025 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.
Ebazpenaren xedea.
Ebazpen honen xedea da iragartzea Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2024-2025 ikasturteari dagokiona.
Hiru sari esleituko dira gehienez.
Izangaiek bete beharrekoak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia jasotzeko hautagai izan daitezke, aldez aurretik inskribaturik, honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak:
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa Espainiako ikastetxeetan egin izana, dela araubide presentzialean, dela urrutiko araubidean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren esparruan ezarritako aukeretako edozeinetan.
–Ikasketa horiek deialdian zehazten den ikasturtean bukatu izana Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean, etapako irakasgai guztiak gaindituta dituela azken ebaluazio arruntean.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailetan, orokorki, 8,75eko batez besteko nota edo handiagoa izatea. Batezbestekoa ateratzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailetako irakasgai guztietako kalifikazioak hartuko dira aintzat, eta batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da. Goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da. Kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko "gai", "salbuetsia" edo "baliozkotua" adierazten duten kalifikazioak.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasmailan, "bikain" lortu izana probaren xede diren irakasgaien azken kalifikazioan, hots: Gaztelania eta Literatura, edo Euskal Hizkuntza eta Literatura D ereduan, Lehen Atzerriko Hizkuntza eta Matematika.
Izena emateko prozedura eta epea.
Aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. ikasmaila zein ikastetxetan egin duten, hartantxe, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik 2025eko irailaren 22ko 14:00ak arte. Eskabidea II. eranskinari jarraikiz beteko da, eta, horrekin batera, NANaren edo egoiliarren identifikazio-txartelaren kopia aurkeztu beharko da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies