02/09/2025
114E/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko bosgarren edizioaren deialdia eta horren oinarri arautzaileak onesten dituena.
Xedea.
Oinarri hauen xedea da araubide juridikoa eta arauak ezartzea, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko bosgarren edizioaren deialdirako.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
Hartzaileak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute 30 urte edo gutxiago dituzten gazte guztiek, baldin eta Nafarroan bizi badira, Europako Gazte Txartelaren Nafarroako titularrak badira eta unibertsitate ikasketen amaierako lana egin badute: Gradu Amaierako Lana (GAL) edo Master Amaierako Lana (MAL) gazteriaren arloan, Nafarroan aplikatzekoa, Giza eta Gizarte Zientzien ezagutza-arloan.
Betebeharrak.
Betebehar hauek konplitu behar dituzte aurkezten diren lanek:
–Nafarroan erroldatutako ikasleek eginak izan behar dira, kontuan hartu gabe zer unibertsitatetan egin diren ikasketak.
–GAL edo MAL bati eskatutako baldintza guztiak bete behar dituzte, eta fakultatean edo zentroan dagokien ebaluazioa gainditua izan.
–8,00 puntukoa edo handiagoa izan behar da lanaren ebaluazioan lortutako puntuazioa.
–Unibertsitateko ikasketen amaierako lana 2024-2025 ikasturtean aurkeztu eta defendatutakoa izan behar da.
–Lan bera aurkeztu ez izana Nafarroako Gazteriaren Institutuaren GAL eta MAL sarien deialdiaren aurreko edizioetan.
–Lanak Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntzetako batean idatzita egonen dira, eta baztertu eginen dira beste sariketa batzuetan saria jaso dutenak.
–Lanak banakakoak izanen dira (ez taldean egin edo sinatuak), baita jatorrizkoak ere (beste GAL edo MAL batzuen kopia diren lanak automatikoki baztertuko dira).
Gaia.
Behar den fidagarritasun akademikoarekin, lanen gai nagusiak berariaz herritar gazteen taldean (14-30 urte) zentratuak behar dute izan, eta ezagutza aipagarriak ekarri beharko dituzte gazteriari buruz, Giza eta Gizarte Zientzien ezagutza-arloan, hainbat diziplinatan, besteak beste, soziologian, hezkuntzan, psikologian, ekonomian, zuzenbidean, gizarte lanean, komunikazioan...
Ikerketa aberatsa izan dadin, deialdi ireki bat planteatzen da; hau da, gaiak askotarikoak izan daitezke, eta lotura izan behar dute Nafarroako Gazteriaren Estrategian (2025-2028) https://www.juventudnavarra.es/eu/gazteriaren-foru-estrategia-2025-2028 edo Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotako esparruetako batekin https://ods-agenda2030.navarra.es/pages/ens-indicadores.
Eskabidea: lekua, epea eta dokumentazioa.
Interesdunek hemen aurkez dezakete inskripzio-eskabidea, II. eranskineko eskabide-inprimakiaren araberakoa: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren erregistroko edozein bulegotan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita (urriaren 3a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies