Berriak eta alertak

Enpresa digitala sustatzeko laguntzak 💻

22/10/2025

Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak

A mota: Soluzio teknologiko digitalen ezarpena:
A1 mota. Enpresaren eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoak ezartzea.
A2 mota. Eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoak ezartzea digitalizazioko eta/edo zibersegurtasuneko transformazio-plana egiten ari diren enpresetan.
B mota. Eraldaketa Digitaleko Planean antzemandako eraldaketa digitalerako aukerak ezartzea, eta/edo zibersegurtasunaren arloan Zibersegurtasun Planean jasotako ekintzak ezartzea.
C mota: Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza.
Proiektuek deialdiaren oinarri arautzaileetako 3.2 oinarrian zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte (ikus fitxa honetako 'Araudia' atala).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak, gutxieneko aurrekontua eta gauzatze-aldia

Diruz lagundu daitezkeen gastuak proiektua gauzatzen duten kanpoko enpresek laguntzaren onuradunari fakturatutakoak izango dira. Zehazki:

Aholkularitzak eta baliokideek eragindako gastuak, ezarritako irtenbidearekin zuzenean lotutako diagnostikoa, plangintza, definizioa eta garapena egiteko.
Software-lizentzia espezifikoen gastuak (on premise edo cloud), ezarritako soluzio berritzailearekin lotura zuzena dutenak. Gastu horiek ez dira inola ere jarduera iraunkorrak edo aldizkakoak izango, eta ez dute zerikusirik izango enpresaren ustiapen-gastu arruntekin.
Ezarpen-proiektuari zuzenean lotutako ekipamendu-ondasunak (hardwarea, sentsoreak, automatismoak eta komunikazio-ekipoak, etab.) erosteko gastuak. Salbuetsita geratzen da ordenagailu pertsonalak eta zerbitzariak, inprimagailuak, terminalak, displayak, tabletak, kontsolak eta antzekoak erostea, fabrikazio-prozesuetan datuak atzitzeko interfaze gisa jarduten duten kasuetan izan ezik.
Prestakuntza-gastuak gaitasun digitaletan.
Diruz lagundu ahal izateko, egindako proiektuaren gastuak 2.500 eurokoa izan behar du gutxienez (BEZik gabe). Aurrekoaren salbuespen dira C motako proiektuak, horien gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango baita (BEZik gabe).

4.1.c) oinarriko diruz lagun daitezkeen gastuei dagozkien zenbatekoak, A eta B motako proiektuei lotuak, gastu guztien % 40 izango dira gehienez.

Proiektuak gauzatzeko eta diruz lagundu daitezkeen gastuak egiteko epea 2025eko urtarrilaren 1etik laguntza eskatzen den egunera artekoa izango da. Ondorio horietarako, gastua eginda dagoela ulertuko da aldi horretan fakturatu eta ordaindu denean.

Azaroaren 14ra arte eskatzen du

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies