18/11/2025
715E/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko tituludunentzako hiru prestakuntza beka emateko deialdia onesten duena, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan aritzeko
Xedea.
Deialdi honen xedea da graduko unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonentzako hiru prestakuntza beka norgehiagokako araubidean emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Beka bat Nazioartekotzeko Laguntzen Atalean aritzeko da, beste bat Europako Programen Atalean aritzeko, eta beste bat Europako Funtsen Kontrolerako Atalean aritzeko, guztiak ere Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzukoak.
Beken helburua da unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea enpresen nazioartekotzearen arloan, eta, horrekin batera, Europako funtsen kontrolaren eta kudeaketaren arloan trebatzea. Jarduera horiek dira, batetik, Nafarroako Nazioarteko Planaren ondoriozkoak, eta, bestetik, Europako eskualde-politikari dagozkion betebeharren ondoriozkoak. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko eskumena dira bi jarduera eremu horiek; horregatik, prestakuntza gauzatuko da zerbitzu horren zuzendaritzapean eta haren lokaletan (Iruñeko Arrieta kalea 8, 5. solairua).
Onuradunak.
1. Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izaten ahal dira onuradunak:
a) Adinez nagusia izatea.
b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gutxienez espainieraren C1 maila egiaztatu beharko dute, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).
c) Nafarroan erroldaturik egotea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (hemendik aurrera, NAO) argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.
d) Unibertsitateko gradudun titulu ofizial hauetakoren bat edukitzea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko hiru urtean lortua: Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Zuzenbidea, edo antzekoren bat.
e) HEEEBren arabera, ingeleseko B1 maila izatea. Maila hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako edozein ziurtagiriren bidez egiaztatuko da (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
f) Xede bera duen beste laguntza edo beka bat jaso ez izana, ez Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik, ez beste administrazio publiko batetik, ezta entitate publiko edo pribatu batetik edo partikularretatik ere, Espainiakoak edo atzerrikoak izan.
g) Jarduteko gaitasun osoa izatea, eta ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, beken xedeko prestakuntzan aritzea galarazten dionik.
h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.
Beken baldintzak: iraupena eta zenbatekoa.
1. Prestakuntza bekek, hasiera batean, hamabi hilabeteko iraupena izanen dute. Hala ere, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak proposaturik, organo eskudunak luzatzen ahalko ditu, epe bererako, hiru urte egin arte gehienez (hasierako aldia eta luzapenak barne), aurrekontu-baliabideen arabera. Bekak emateko ebazpenean zehazten den egunean hasiko dira bekak.
Bekak luzatzen badira, ez da inola ere aldatuko haien izaera.
2. Hiru prestakuntza beketako bakoitza urtean 13.964,16 eurokoa izanen da gehienez, Gizarte Segurantzako kotizazioak barne, eta hilean 1.100 euro gordin ordainduko dira. Ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.
Bekadun bakoitzari ematen zaion dirua ez da soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.
Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean bukatuko da, argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean (abenduaren 18a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies