Berriak eta alertak

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategientzako trantsizio energetikorako laguntzak

19/01/2026

497E/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategientzako trantsizio energetikorako laguntzak" deialdia.

Xedea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 30eko 2021/1119 (EB) Erregelamenduak neutraltasun klimatikoa lortzeko esparrua ezarri zuen, eta, halaber, haren bidez aldatu ziren 401/2009 (EE) eta 2018/1999 (EB) erregelamenduak ("Klimari buruzko Europako legeria").

EB Erregelamendu horrek zuzenbidean jasotzen du Europar Batasunaren helburua, klima-neutraltasuna 2050erako lortzearena, eta, horrez gain, helburu lotesle bat ezartzen du: hemendik 2030era bitartean berotegi-efektuko gasen isurketa netoak gutxienez %55 jaistea, 1990eko isurketa-mailen aldean. Helburu lotesle hori dela eta, Europar Batasuneko instituzioak eta estatuak, modu kolektiboan, derrigortuta daude behar diren neurriak hartzera.

Laguntzen deialdi honen xedea da laguntza ematea aipatu erregelamendu horretan aurreikusitako helburuak erdiesteko, helburu horiek bat baitatoz Horizontea 2030 - Nafarroako Energia Planarekin eta Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearekin. Horretarako, bada, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egitea sustatuko du 2025ean.

Onuradunak.

1. Subjektu hauek izaten ahal dira laguntzen onuradun:

a) Pertsona fisikoak edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi baten titularrak direnak.

b) Ureztatzaile elkarteak eta nekazaritzako ureztaketarako uraren kudeaketa komuna edo nekazaritza eta abeltzaintzako beste erregai eta energia-iturri batzuen kudeaketa komuna helburu duten beste erakunde batzuk.

c) Agintaritza eskudunak aitortzen duen nekazaritzako ekoizleen edozein erakunde edo elkarte.

Jarduketa diruz laguntzeko baldintzak eta gautzeko epealdia.

1. Diruz lagunduko dira berokuntzarako eta elektrizitatea sortzeko iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzen duten instalazioetan egindako jarduketak.

Jarduketa diruz lagungarriak Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroan inskribatuta dauden ustiategietan egin behar dira. Baina nekazaritzako ustiategiei zerbitzu ematen dieten ponpaketa instalazioek eta biltegiek ere jasotzen ahal dute dirulaguntza.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioek dirulaguntza jaso dezakete baldin eta indarreko araudiaren arabera autokontsumora bideratzen badira, eta metaketarako sistemak izaten ahalko dituzte; halaber, saretik isolatutako autokontsumoko instalazioek ere jaso dezakete.

Bero-ponpak erabiltzen dituzten instalazioetarako jarduketetan, Europako Batzordearen 2013ko martxoaren 1eko Erabakiaren arabera energia berriztagarritzat jotzen direnak baizik ez dira diruz lagungarritzat joko. Erabaki horren bidez, jarraibideak ezartzen dira Batasuneko estatuek hainbat teknologiatako bero-ponpetatik datorren energia berriztagarria kalkulatzeko.

Iturri berriztagarrietatik datorren energiatzat joko da iturri ez-fosiletatik datorren energia; hau da, haize-energia, eguzki energia (termikoa eta fotovoltaikoa), energia geotermikoa, energia hidraulikoa, biomasatik eta biogasetik datorrena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauan definitzen diren moduan.

Biogasari dagokionez, diruz lagunduko dira biogasa sortzeko nahiz sortutako biogasa erabiltzeko egiten diren inbertsioak.

2. Gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Diseinatzeko, proiektua idazteko eta obra zuzentzeko gastuak.

Gastu horiek hautagarri moduan onesteko, behar bezala jasota eta zehaztuta egon beharko dute dagokion enpresaburu edo profesionalarekin formalizatutako kontratu-agiri edo -eskaintza loteslean. Agiri edo eskaintza horren kopia laguntza eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

Ez da diruz lagunduko aurkeztu den diruz laguntzeko moduko kostu osoaren %15 gainditzen duen gastua.

b) Obren eta instalazioen exekuzio kostuak, hari lotutako obra zibila eta instalazio lagungarriak ere barne.

c) Ondasun, ekipo eta material berrietan egindako inbertsioa.

d) Autokontsumo elektrikoko instalazioetarako jarduketen kasuan, diruz lagungarriak izanen dira sortze instalazioa banaketa sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren lanekin lotutako gastuak.

3. Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan sartzen diren eskabideen kasuan, diruz laguntzeko modukoak izanen dira erregelamendu horren 41. artikuluko 6. atalean zehazten diren kostuak.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da (otsailaren 19a).

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies