04/06/2026
1072/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak emana. Haren bidez, "Santander Bekak | Laguntza ekonomikoa 2026" programan bost beka emateko deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat, eta baimena ematen da horretarako gastua egiteko
Onuradunak eta bekek estalitako gastuak.
1. Programaren onuradun izaten ahalko dira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko (aurrerantzean, NUP) gradu edo master ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleak, baldin eta beren espediente akademikoan 8,50 puntuko gutxieneko batez besteko nota lortu badute, 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.
2. Esleipena egiten den egunean onuraduna zer ikasketatan dagoen matrikulatuta, ikasketa horien garapenari eta haietan modu eraginkorrean jarraitzeari lotutako gastuak ordaintzeko erabili beharko da beka. Zehazki, jarraian adierazten diren kontzeptuetarako erabili beharko da beka, eta betiere 2026 2027 ikasturtean:
–Ikasketetan jarraitzeko beharrezkoa den material informatikoa erostea (ordenagailuak, tabletak, periferikoak edo software espezifikoak).
–Internetera konektatu eta sartzeko gastuak.
–Hiriarteko garraioaren gastuak, dela ikastegira joateko, dela ikastegitik beste herri batera joateko, matrikulatutako ikasketekin lotutako jarduerak egiteagatik (praktikak, unibertsitate arteko ikasketak egitea, titulazio bikoitzak, aipamenak, etab.).
–Unibertsitateko jantokiaren gastuak.
–Bigarren matrikuletatik eratorritako gastuak (kasua bada), bai eta deialdi orokorreko bekek estaltzen ez dituzten zabalpen kredituetatik eratorritakoak ere.
–Material bibliografikoa erostea.
Kontzeptu horietako edozeinetarako erabiltzen ahalko dira bekak, barne hartuta matrikularen eta prezio akademiko ofizialen gastuak, salbu eta gastu horiek ez badira partzialki edo erabat finantzatuak izan Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak nahitaezko ikasketen ondorengo ikasketetarako ematen dituen beka orokorrekin.
3. 2027ko irailaren 30a baino lehen, ikasle onuradunek gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte (fakturak, ordainagiriak, bidaia egiaztagiriak eta kontratuak), egiaztatuko dutenak bekaren zenbatekoa oinarri hauetan adierazitako kontzeptu baterako edo batzuetarako erabili dela.
Egiaztagiriak NUPen erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8256&lang=es&entity=1096), eskabide orokor bat bidaliz Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalera.
Beken kopurua eta zenbatekoa.
1. Bost beka emanen dira gehienez.
2. Ikasle onuradun bakoitzak jasoko duen beka 1.000 eurokoa izanen da.
3. Deialdi honen xede diren beketara bideratuko den zenbatekoa 5.000,00 eurokoa izanen da guztira, 2026ko gastuen aurrekontuko Ikasleen matrikularako bekak eta laguntzak 305200A/0540/480.02 partidaren kargura (espediente zk.: 2026/0000950).
Beken banaketa.
1. Eskatzaile bakoitza egiten ari den graduko edo unibertsitate masterreko ikasketa ofizialak zer jakintza-arlori atxikiak dauden, horren arabera multzokatuko dira beka-eskaerak:
1. multzoa: Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, bi beka.
2. multzoa: Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, bi beka.
3. multzoa: Osasun Zientziak, beka bat.
Eskaerak aurkezteko forma eta epea.
1. Bekarako eskaera aurkezteko, ezinbestekoa izanen da programan izena ematea horretarako sortutako web-esteka honetan: https://www.santanderopenacademy.com/es/index.html.
2. Eskabideak aurretik aipatutako estekaren bidez emanen dira, eta horiek aurkezteko epea deialdi hau NUPen iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2026ko urriaren 7an bukatuko da. Banco Santanderrek aukera izanen du epearen amaiera-data aldatzeko, aurreko atalean aipatutako web-estekan.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies